Join Geom eragiketa

Adierazitako erlazio espazialarekin bat eginten duten bigarren geruzako featureak dituen geruza berri bat sortzen du, estandar hau jarraituz:
Lehenengo Geruza Erlazioa Bigarren Geruza

Geruza desberdinak adierazteko erabilitako koloreen araua hurrengo hau da:

Join Geom eragiketa espazial desberdinak honako hauek dira:


Beste geometriaren puntu bakoitza geometria honen puntu bat da, eta geometrien barnealdeek gitxienez puntu bat dute amankomunean (Within-aren alderantzizkoa). Adibidea:


Geometriek barne puntu batzuk berberak dituzte baina ez guztiak, eta gurutzaketaren dimentsioa gutxienez geometria baten baino txikiagoa da. Adibidea:


Geometriek ez dute punturik amankomunean. Adibidea:


Geometriek gitxienez puntu bat amankomunean dute, eta geometria bakoitzako puntu bat ere ez dago beste geometriaren kanpoan. Adibidea:


Geometriek gitxienez puntu bat amankomunean dute. Adibidea:


Geometriek puntu bateren bat amankomunean dute, baina ez guztiak, eta dimentsio berbera dute. Adibidea:


Geometriek gitxienez puntu bat amankomunean dute baina beraien barnealdeak ez dira gurutzatzen. Adibidea:


Geometria honen puntu bakoitza beste geometriaren puntu bat da, eta geometria bakoitzaren barnealdeek puntu bat dute amankomunean. Adibidea:


Erabilera adibidea

Eragiketa Espazialen Bistara joan, eta Join Geom aukeratu Eragiketen zerrendatik.
Join Geom eragiketaren sarrera aukerak agertuko dira.

  1. Lehenengo Jatorri Geruza aukeratu: Lehenengo Geruzako hedatze zerrendan, erlazionatu nahi duzun lehenengo Geruza aukeratu. Lehenik, Geruzen Bistan aukeratutako Geruza izango da hautatua.
  2. Erlazioa aukeratu: Erlazioko hedatze zerrendan, bi geruzen artean erabili nahi duzun Erlazioa aukeratu.
  3. Bigarren Jatorri Geruza aukeratu: Bigarren Geruzako hedatze zerrendan, erlazionatu nahi duzun bigarren Geruza aukeratu. Lehenik, ez da bat ere aukeratua izango.
  4. Emaitza Geruza aukeratu: Emaitza Geruzaren karratuan, sortu nahi duzun Geruzaren izena aukeratu Join Eragiketa Espazialaren emaitza gordetzeko. Lehen izen bat proposatuko da Geruza horrentzat.
  5. Eragiketa burutu: Bistako tresnen barratik Exekutatu botoia sakatu eta eragiketa hasiko da.
(c) Copyright (c) 2004-2008 Refractions Research Inc. and others.